ARGAZKIA:
TURIN, 1980
EGILEA: RAYMOND DEPARDON
Raymond Depardon argazkilari frantziarra, Italiako zenbait
zoroetxetan ibili zen 80ko hamarkadan. Turingo batean, gizon
hauxe aurkitu zuen, jangelako mahaira eserita, bakarrik, jatekoaren
zain. Raymond Depardonek dio, dozena bat zoroetxetan ibili
ostean, gizon hau izan zela bere aurpegia ukatu zion bakarra.
Gainerakoek ez ziotela arazorik jarri batere: argazkia egiten
uzten zioten batzuek, eta beste batzuek argazkilaria han ez
balego bezala jokatzen zuten. Raymond Depardonek dio, zentzutasunaren
kontu asko ikasi zituela ero haien artean. Kameraren aurrean
ezkutatzen den hau izan daiteke horrexen adibide bat. Raymond
Depardoni, "gardentasunaren dokumentalista" deitzen
zioten, ez baitzuen deus ezkutatzen argazkietan. Ero bakarti
italiar honek, ordea,
erakutsi zion gardentasun gose hori guztia faltsua zela. Gizon
bat, mahaira eserita, keinu batez eta hitzik batere gabe,
izan zen erakutsi ziona, ikusezinkoak izatea dela gerta dakigukeen
gauzarik onenetakoa.
|