«Denon
ametsa da aurpegirik gabeko idazlea izatea, baina askorentzako
jada beranduegi da. Orduan, geratzen zaigun aukera bakarra
da seudonimo bat asmatzea eta hari aurpegirik ez jartzea».
AINGERU EPALZA
«Nik
pentsatzen dut, goizaldeko lauetan eta barra baten atzean, inor
ez dela deusen prototipoa. Idazleok izaten ahal gara edozein
gauzaren prototipoa».
JULEN
GABIRIA
«Idazten
dugunok beti gaude inperfekzioaren lurraldean eta gure irudian
erabiltzen ditugun eskuak nolabaiteko maskarak dira».
INAZIO
MUJIKA IRAOLA
«Niretzat, idazle itxura hartu nahi dutenen patetismoa oso gogorra egiten zait. Batez ere, poeta itxura hartu nahi dutenean».