«Itsasargiak
toki bereziak dira. Hasteko, lurralde ezagunaren amaieran
egoten dira, leku bakartuetan, leku babesgabeetan. Eta leku
babesgabeetan egonik babesa dira. Beste alde batetik, itsasargian
ez da egoten linterna hutsa. Itsasargian bertan farozainak
du bizilekua edo han inguruko etxeren batean. Eraikinak berak
eta bertako biztanleek, nik uste dut, sekretuari, misterioari
eta ohikoa ez denari eraikitzen diotela bidea. Eta azkenik,
itsasargia metaforikoki ere hainbat gauzaren sinboloa izan
daiteke. Izan daiteke ilunpean argia ematen duen gidaria…»
«Itsasargiak eszenatoki potenteak dira. Hitz hori entzutearekin
batera, hainbat iradokizun etortzen zaizkigu burura. Bai Verne-ren
«munduaren azken muturreko faroa», edo bai Virginia
Wolf-en paseoaldietako bakarrizketak faroranzko bidean…»
|