Denbora pasatu egiten dela esan ohi da, baina hori ez da erabateko egia: geu gara hemen pasatzen garenak. Eta hala, ehun eta berrogeita hamar saio dira Sautrelan hasi ginenetik. Ia sei urte zaharrago gara gaur orduan baino eta horregatik bada ere, egindako bidetxoari erreparatzeko tenorean gaude. Berrehundik gora dira gurean iragandako idazleak, kolore eta mintzaira guztietakoak. Haien arrastoei begirra jarri nahi dugu gaurkoan, izan ere, egindakoak ez du fitsik balio ez bada zerait geratzen gogoan
|