Bizirik balego,
ehun urte beteko lituzke aurten Esteban Urkiaga Lauaxetak.
Gerrak, baina, gazterik eraman zuen lurralde honetatik. Hogeita
hamabi urte besterik ez zituen. Poema sorta batzuk utzi zizkigun
Laukizkoak, poema ederrak, sentimenduz beteak. Paperean irakurriak
genituen, orain kantu ere badira. Ezen omenaldi garaia dugun
honetan, zenbait musikarik
Lauaxeta kantatzen jarri dute.
ANJE
DUHALDE
“...nik esango
nuke eta hori nahiko nuke izan zedila, artista frustatu bat,
gerra garaian tokatu zitzaion eta hor utzi zuen bizia baina
bere arima ere bai nonbait. Nik gudari baino gehiago poeta,
olerkari, artista daukat gogoan...”
TXUMA MURUGARREN
“...
Lauaxeta niretzako da poeta bat zeinak euskal poesiagintza modernitatearen
idean sartu nahi zuen, eta sentimendu haundiz egin zuen hau,
baina agian akats bat izan zuen...herri hizkeratik horrenbeste
urruntzea. Ikusten dut poeta bat, baina ez erabat osatua, erabili
zuen hizkuntzagatik”.
MIKEL URDANGARIN
“Ez
zait iruditzen poeta zaila denik, esanahi handikoa iruditzen
zait, pisu handikoa, berba gutxi alferrik erabiltzen dituena,
oso densoa, baina gero oso esteta ere, estetika asko lantzen
du, edertasunaren bila doala antzematen da berehala, nik uste
dut oso ederzalea dela”.