...Georges Perec idazle
frantziarra da, judua, modernoa, post-modernoa ere badela
esan genezake. Iragan mendeko bigarren erdialdean, abangoardiako
literaturaren kide izan zen Frantzian. Batzuek XX. mendeko
azken laurdeneko idazlerik onena izan zela diote. Bere maisulana,
“Bizitza, erabilera oharrak”, 1978an argitaratu
zuten Frantzian, eta 1982an Espainian. Modernotasunaz aparte,
bere obran bere existentziaren berri ematen digu. Zentzu horretan,
idazle existentzialista bat da...
...Georges Perecentzat puzzle-a jolas bat da. Literatura
bera jolas bat dela uste du, beraz, puzzlea eta nobela gauza
bera dira. Puzzlean pieza guztiek bat egiten dute osotasun
batera iristeko. Klasiko latinoek esaten zutena litzateke:
zatia eta osotasuna, osotasuna zatiekin. Aristotele eta Horazioren
garaitik horixe dugu literatura. Georges Perecen moduko idazle
post-modernoek puzzlearen printzipioa erabili dute 700 orriko
nobela batean, pieza guztiek bat eginik, narrazioak funtziona
dezan... |