... konturatzen naiz
gustatzen zaizkidan idazleak mozkor hutsak izan direla. Baina
idazle ezin hobeak dira aldi berean. Nire ustez, alkoholak
ez du horrekin batere zerikusirik. Idazle ona izan zaitezke
edan gabe, baina niri, ez dakit kasualitateagatik ala kuriositateagatik
den, gustatzen zaizkidan idazleak mozkor hutsak izan ziren...
...Cheeverren literaturan sarritan agertzen da alkohola,
baina ez dira Carverrenean azaltzen diren mozkor neurrigabeak.
Estatu Batuetako 50. hamarkadako klase ertain-altua erretratatu
zuen berak. Etxe barruko, jaietako edaleak dira, baina edariaren
profesionalak. Cheeverrek ondo azaltzen du nola errutinak
azkenean eztanda egiten duen itxuraz zoriontsuak diren familietan...
|