AMETSA ... enetzat, pertsonalki inportantea da ene biziaren
80% ametsetan pasatzen baitut baina egiazki lanean ari naiz
...
AINGERU EPALTZA
BILAKATU
... nere lanetan maiz errepikatzen dudan aditza BILAKATU da,
nolabait irmotasunaren eta egongaiztasunaren kontra nere buruari
jartzen diodan antidotoa da ...
AURELIA ARKOTXA
BLU ... BLU ez da urdin, urdinek adibidez
erran nahi du erdi zuri, erran nahi du ere urdindu, kolorea
nolabait dela berdaxka, beraz kolore bat baino gehiago dira
...
ADAM ZAWISZEWSKI
DZANGA
... Lekeition askotan erabiltzen da, uretara sartzeko momentuan.
Akordatzen naiz, lehenengo aldiz, hondartzan etzanda eta umeek
gurasoei esaten zien: “goazen dzanga egitera” ...
GOTZON GARATE
EGIANTZA
... literaturan niretzat hitz batek du indar haundia: EGIANTZA-k,
bai nobelak, bai ipuinak, nik idatzi ditudanak eta irakurtzeko
ere egiaren itxura izan behar dute...
EDORTA JIMENEZ
ISPILUA
... ispiluan laburbiltzen dira gure gaitz gehienak: anorexia,
espekulazioa -ispilua espekuloa da-, itxuraldaketa, ezina eta
nahia, magia, deabruarekin tratua... dena dago ispiluan...
YOLANDA ARRIETA
ITSASOA
... beti ezberdina, beti hor, etengabe mugimenduan, bizitza
bezala...
MANU LOPEZ GASENI
ÑABARDURA
... hitz potoloez inguraturik bizi garen une honetan, literaturak
behar ditu hitzen esanahi berriak, ÑABARDURAK...
PATXI ZUBIZARRETA
POSPOLOA
... Laura Esquivelek esaten duen bezala, pertsona bakoitzak
bere baitan pospolo kaxa bat daukalako eta bakoitzak daki nola
piztu, tarteka bere arima argituko duen pospolo hori...
PATXI EZKIAGA
TOLERANTZIA
... salaketa bat egiteko aukeratu dut hitz bat. Nik uste dut
tolerantziari beste maila bat gehiago jarri behar zaiola eta
T-ekin hasi ordez B-ez hasi beharko genuke hitz batetara pasa
eta hitz hori BARKAMENA da...