ABAZUZA ... guk, Bizkaian, oso
mendebaldean, txingarra eta kazkabarra erabiltzeko ABAZUZA
esaten dugu eta behenafarroan ere, beraz istorio xelebrea
da, mutur bietan eta erdian inork ez erabiltzea...
HARKAITZ CANO
AGIAN
... aukeratu dut AGIAN hitza badelako makulu beharrezkoa eta
dena zalantzan jartzen duen hitz bat, agian beharbada...
ANTON GARIKANO
BERROROITU
... hasieran zirenak oroitzapen soilak, gero dira berroroitzapen
horiek, eta hor da lekua non sartzen den gure fantasia, gure
beldur guztiak, gure itxaropenak...
IÑAKI ALDEKOA
ESKUZABALTASUNA
... bai bizitzan, bai literaturan, zinean, edozein aldetikan,
gehien emozionatu izan nauen hitza edo jarrera izan delako...
JUANJO OLASAGARRE
IDENTITATEA
... gure mundu honetako hitz klabea dela eta aldi berean gartzel
bat da, ezin dugu hortik eskapatu...
PADDY REKALDE
ITSASADARRA
... honen inguruan sortu direlako nire istorio guztiak eta honen
inguruan sortu delako gaur egun den Bilbo guztia...
XABIER ETXANIZ
KATAMIXARRA
... Oñatin katagorriari, urtxintxari deitzen diogun modua,
gustatzen zait soinuarengatik eta baita ere niri gogorarazten
didalako nere haurtzaroa...
ENEKO BIDEGAIN
ORTZADARRA
... mundu honetan kolore guztiek behar dutelako ukan bere tokia...
RIKARDO ARREGI
PARKEA
... hitza gustatzen zait eta kontzeptua ere bai, azken finean,
hiriak hartu duen naturaren zati bat da...
ANJEL LERTXUNDI
TRAPAILA
... bi haize elkarren kontra jotzen dutenean, itsas gainean
pixkat ekaizten hasten da eta sortzen dira halako olatu txikiak,
apartsuak, guk arkumeak ere deitzen diogunak... eta bizitza
ere trapaila da nolabait, haizeek elkarren kontrako eta hortikan
onik nola aterako jardun etengabe bat da...
GERARDO MARKULETA
ZALDIZKOA
... euria haizearekin nahasten denean esaten zaio euria ari
duela ZALDIZKOEKIN eta oso polita da eroriko batetik lau hazka
egiten asmatzea...