| “Iruñeko
gaua gauekoz beterik dago, gaueko bat baino gehiago dabil
Iruñeko gauean, horiek ematen diote nolabaiteko magia
Iruñeari, eta nik uste dut gainera ia-ia Iruñeari
gelditzen zaion magia bakarra dela. Magia gauez ibiltzen direnek
ematen diote, zerbait bilatzen dutelako: gaztakeria, amodioa,
sexua, edo bilatzen dute, bertzerik gabe, iluntasunak urrupatzea
eta horretan ilargia agertzen da eta ilargiak kale egiten
die, azken batez, ilargiaren helburua iluntasuna argitzea
baita, argi pixka bat ematea iluntasun horretan eta hemengo
ilargia berezia da, bereziak hemengoak garelakoz”. |