Asturierazko lehen hitzak X. Mendean idatzi zituzten. Leongo
Sahagun monastegiko abade batek eskuizkribu batean bere
komunitatean behar zituzten gazten zerrenda jaso zuen. Ordutik
hona hamaika kontu jazo dira, mila urte baino gehiago igaro
dira, baina hizkuntza horretan idazten jarraitzen dute batzuek,
agian arrazoi berberak akuilaturik: elikagaia bilatzeko.
Gaur egun milioi erdi bat lagun mintzo da asturieraz, hizkuntza
erromanikoen parte izanik hura. Asturiaseko populazioaren
ehuneko berrogeia asturiar hiztuna da. Leon eta Zamora bitartean
ehun mila lagun inguruk erabiltzen dute eta Portugalgo Miranda
eskualdean 20.000 pertsonek.
ANTÓN
GARCÍA
“Oso gustuko
dudan hitza batura da, hau da, norberak bere bizitza garatzeko
duen espazioa edo zerbait zehatza egiteko erabiltzen duen
tokia. Betidanik atsegin izan dut hitz hori etxeko ohituren
parte delako, eta asturierak hitz abstrakturik ez zuela esaten
zenez, harriturik geratzen nintzen hain hitz abstraktua etxeko
lexikoaren parte izanda”.
VANESSA GUTIÉRREZ
“Sentitu
nuen lehen hitzetako bat chucar izan zen, chúcate a mi…
“niregana hurbildu zaitez”, niregana etorri adierazi
nahi duena. Jatorrizko esaera zera izango litzateke, chucate
mi nina, “hator nire besoetara neskato”, esanahiz
beterik dagoen esaldia da familia, hizkuntza, lurra ekartzen
dizkidalako gogora. Idazten dudanean horixe egiten dut, lurrarekin
batu, haren taupadak sentitu eta neu ere taupadaka hasi lurrarekin
batera, alde horretatik hitz ederra iruditzen zait”.
ESTHER PRIETO
“Bai,
poetak nagusi dira gurean, eta haietako asko poesiaren bitartez
igaro dira narratibara. Egon badaude narratzaile puruak, poesiarik
idazten ez dutenak. Gainera, tradizioz, literatura asturiarra
poetena da gehienbat, ez narratzaileena. Are gehiago, XIX. mende
amaiera arte ez zen asturieraz prosarik idatzi. Imaginatzen
dut hala gertatu zela asturiera etxeko giroari oso lotuta zegoelako,
nahiko pasionala zen, mementukoa, jai giroko poesia idazten
zen batik bat, herrixka goraipatu eta gortea arbuiatzeko, Asturiaseko
arkadia galduagatik negar egiteko. Halako gaietarako poesia
narratiba baino egokiagoa zen”.
PABLO ANTÓN
MARÍN
“Niundes
inon ez den tokia da. “Inon ez” itzul genezake.
Aldi berean “ez lekua” ere bada, gaur egungo terminologia
erabiltzearren. Baina “ez leku” hori, aldi berean,
munduko toki guztiak dira, edozein leku izan daitekeen tokia...Niundes
izan daiteke leku hori definitzen duen hitza, une honetan Oviedo
izan daiteke, Asturias, Iberiar Penintsula, baina baita munduko
beste edozein txoko... Urnieta bezala, herri horretan deskubritu
baitzuen gure lehen poeta garaikideak, Galo aitak, gazteleraz
eta seminarioan ikasi zuen latinaz gain, munduan bestelako hizkuntzak
ere bazeudela. Niundes hitza nahi adina erabili daiteke aspergarri
bilakatu gabe, eta badu inongoa ez den soinua, Niundesetik datorren
hitza bada ere.