| ...zenbait aldiz
bizitzan esan nahiko genuke aukeran, nahiago ez. Gertatzen
dena da ez garela ausartzen...Badago hor poema bat ezetz esatea
zein zaila den esplikatzen duena. Nola ezetz esan nahiko genukeenean
azkenean geure burua ikusten dugun gure amorraziorako baietz
esaten, lehendabizi xuabe eta gero geure burua erreafirmatuz,
baietz, baietz eta amorruz eta haserre, baiezkoa esaten dugu
eta eskua irekitzen dugu. Eta azkenean konturatzen gara amorruz,
ireki dugun esku hori ez genukeela sekula ireki behar izan
eta ezingo dugula itxi. Hor dago Bartlebyaren meritua, esango
genuke.
...hasieran idazleak igerilekuan gustura sentitzen dira,
hau da, salto egiten dute eta uretan daude gustura. Hori da
liburua. Baina gero ohartzen dira inportanteena tranpolinean
pasatzen den denbora dela...Nolabait, tranpolinean bizitzen
geratzen zara, hau da, zuk badaukazu idaztea, badaukazu igerilekura
jauzi egitea baina zergaitik jauzi egin han bertan egon bazaitezke
Bartleby bat bezala, ikusmira foitik ikusiz eta bebetan erabakiz
noiz den salto egiteko momentua...
|