| “Mendian ibiltzeak
gauzak ordenuan jartzeko balio izaten dit, edota kontrako
bidea eginez, modu jostalari batean erabili ahal izateko moduan,
gauzak desordenatzeko. Nire antzera, bakarrik bizi zarenean,
zeure buruari hitz egiten amaitzen duzu, edota paseoan zoazela,
ahots ezberdinak egiten, txotxongilo antzerki ibiltaria bazina
bezala. Ni bizi naizen leku honetarako, eta bisitatu ditudan
beste leku batzuetarako ere, balio du honek guztiak. Esaterako,
Ozeano Barean dagoen Juan Fernández izeneko irla kurritu
nuen goitik behera, liburu bat idatzi ahal izateko. Izan ere
lekuak ondo ezagutzeko, ibili egin behar baita, eta nire kasuan,
gainera, bakar-bakarrik eta oinez. Taldeka zailagoa da gauzak
ezagutzea. Mendira taldean joaten garenean, beste zerbaiterako
izaten da”.
|