Tahar Ben Jellounek esaten duenez, paradisua galdua
zuela ohartu zenean hasi zen gizakia idazten. Nonbaiten,
noizbait existitu zen ametsezko lurraldearen oroimena bizirik
mantentzeko nahiak bultzatu zuen orriak zirriborratzera.
Joan dira urteak, gora egin du argitaraturiko obren kopuruak.
Idazleak ez du paradisuaren berririk jaso, baina horregatik
ez du adorea galdu. Eta idazten jarraitzen du, egunen batean
orrietan trazaturiko mapek lurralde zoriontsura itzularazten
lagunduko dioten itxaropenez.
“Badirudi herrialde berri bat eratzen denero
aldez aurretik finkaturiko urratsak jarraitzen direla. Lehenik
eta behin, aitzindariak heltzen dira, jende indartu eta
ausarta, baina, aldi berean, heldugabe samarra. Badakite
lurralde basati batean beren buruak zaintzen, baina inozoak
dira eta gainerako gizakien aurrean babesgabe sentitzen
dira. Agian horregatik utzi zituzten euren jaioterriak.
Behin herrialde berriko zailtasunak gainditurik, merkatariak
eta tratulariak iristen hasten dira garapena bultzatu eta
jabego arazoak konpontzeko, horretarako tentaldi arrazoi
izan daitezkeen kontuak beren esku utzita. Eta azkeni, kultura
dato, denborapasa, atsedena eta bizitzearen oinazearen aurrean
ihesbide izatea beste helbururik ez duen kultura.”
Al este del eden-John Steinbeck
Toni Morrisonen aburuz dugunari heldu behar diogu eta bizitzen
jarraitu. Atxagak esaten duen bezala, minak min, nekeak
neke, bizitza posible guztietatik hauxe dugu benetako bizitza
bakarra.