| ...orain dela 20
urte haurrentzat egiten ziren liburuek bi funtzio zeuzkaten,
bata zen plazerra ematea, eta bestaldetik hezitzea, batez
ere Euskal Herrian zen hizkuntza aldetik hezitzea...Alde horretatik,
egileek eta itzultzaileek erabiltzen zituzten hitzak hizkera,
lexikoa aberasteko eta halakoetarako. Gaur egun jarrera hori
erabat baztertua dago, askoz gehiago bilatzen delako plazerra,
egia da beste funtzio hori betetzen duela eta oso inportantea
dela, baina gaur egun idazten da eta batez ere irakurtzen
da plazerraren helburuagatik...
...80.hamarkadan 30 liburu edo bakarrik erdaratu ziren beste
hizkuntzetara. 90.hamarkadan berriz, 165 liburu izan dira
beste hizkuntza batzuetara pasatu direnak. Salto handia gertatu
da alde horretatik. Idazleen aldetik ere seiotasun handiagoa
ikusi da, profesionaltasun handiagoa ikusi da, gehiago zaintzen
da liburua...
|