|
JOSEBA ZULAIKA
|
|
|
...nik esango
nuke dela Oklahoma eta Georgiatik etorri den aitona esklabua
zuen horietako bat eta hor dago galduta New York-eko hirian...
|
| EIDER
RODRIGUEZ |
|
 |
...ez nuke
jakingo kokatzen ez geografia ez denbora jakin batean...pentsatzen
dut ezin kokatze hori pozgarria dela gaur egun hainbeste etiketa
eta patroi ditugu kokatzeko...zoriontsu dagoela ematen du...
|
| EDORTA
JIMENEZ |
|
 |
...gizona
berez ekintzailea da, beharbada anarkista, pozik dago... spaghetti
western haietako artista bat ekartzen dit gogora...eta gero
purua dago... |
| JUANRA
MADARIAGA |
|
 |
...kartzelako
horman, irten berria dago eta bere emaztea izan zenaren zain
egongo da ziuraski. Nik uste dut aspertuta dagoela, badirudi
ez zaiola inor bila etortzen eta desesperatzen hasita dagoela
ematen du... |
| JOXE
MARI ITURRALDE |
|
 |
...izan
daiteke ezkontza bat, dotore jantzita...bera ordea urduri dago,
atzean istorio bat dauka, hiltzaile bat, lapur bat edo arazoak
dituen gizon bat izan daiteke...baino parentesi bat egin du...Ez
da ematen duena... |
| JOXERRA
GARTZIA |
|
 |
...nik nahiago
dut pentsatu atzean dagoena Patziku Perurenak eraikitako pareta
erdiurratu bat dela eta egia esan ikusi dudanean etorri zaidan
lehenengo pentsamendua da, nahiz eta Dashiell Hammett eta John
Steinbecken pertsonaien itxura izan, ze antza duen honek gaur
egungo Mikel Lasarekin... |
| PADDY
REKALDE |
|
 |
...hauxe
duzue Juan Sebastian Legorburu...baserrian presentatu zen eta
labana batez zama moztu zion nagusiari. Handik egun gutxitara
harrapatu zuten Pasaiako portuan ihesean...eta eskatu zioten
damutzea baina berak aurre egin zion fusilamendu pelotoiari,
puru eta guzti... |
| INAZIO
MUJIKA |
|
 |
...Mexiko
alde horretan akaso, Pancho Villaren taldekoren bat dela esango
nuke eta fusilatzeko momentuan dago paretaren kontra... |
| |
 |
FORTINO SÁMANO
Fortino Sámano argazki hau atera eta segundu batera hil
zuen fusilamendu pelotoi batek. Mexikon izan zen, 1913garrenean.
Zapatisten kapitaina izan zen bera, eta, gobernuaren ekonomia
suntsitzeko asmoz, diru faltsua egiteaz arduratzen zen. Pancho
Villa edo Emiliano Zapata harrapatzeko adina gogo zioten federalek
berari ere. Atxilo zutenean, lehenbailehen fusilatzea erabaki
zuten. Fortino Samanok gehiegi zekiela-ta. Bere azken nahia,
ezpainetan duen zigarro-puru horixe erretzea izan zen. Halaxe
hil zen, eskuak poltsikoan, lasai eta begiak parez-pare jasota.
Esaten dutenez, APUNTEN! esan zutenean, kapelua kendu zuen Fortino
Samanok. DISPAREN! esan zutenean, bularra atera zuen, balek
non jo eduki zezaten... Diotenez, berak esan omen zuen FUEGO!
|