 |
...euriak, lainoak,
elurrak, eta orohar urari lotutako figura guztiek, nire
ustez, hizkuntza, herri eta izaera modu baten erreferentzia
funtzioa daukate hainbat idazleren obran, gure literatura
modernoan batik bat, batzuetan gordeago eta bestetan
ageriago azaltzen zaiguna...Baina elurrak baino, lainoak
baino, euriak gozatu du batez ere euskal idazle garaikideen
gehiengoaren fortuna sentimentala...
...gure beldurrak, eta lotsak
gainditzeko garaiak ere hitz egin du hizkuntza horren
bitartez, ingurua aztertzekoa, eta gauza politekin amets
egitekoa. Hori dena dira euria, erreka, itsasoa, lainoa,
elurra...Egoera animiko bat islatzen dute gure literaturan.
Bihotzari lotuak daramatzagu. Euririk, lainorik edo
elurrik gabeko herria ez da gure herria...
|