-...nik
frogatuta daukat segun eta ze nolako poesia mota idatzi nahi
dudan, askotan nik badakit zer musika jarri behar dudan...segun
eta zein giroan sartu nahi duzun...Musika ere izan daiteke
nire ustez osagarri oso interesgarria...
Nola idazten da koadro bat?
-...nik uste dut koadro batekin hitz egin daitekeela pertsona
batekin hitz egiten den bezala. Elkarrizketa bat da, zure
eta koadro hori egin duenaren artean, suposatzen delako nolabait,
koadro hori pintatu duenak munduari buruzko bere ikuspegia
eman duela, edo momentu batean sentitzen zuena...Ni saiatzen
naiz koadro hori egin zen momentuan pintoreak barruan sentitzen
zuena eskaini ziezagukena jasotzen...
|