-...betidanik
zaindu izan dut idazketa, txiki-txikitatik eramaten nituen
libretak, paper berezi batean, margoak...Nire ametsa izaten
zen luma polit bat erostea baina ezinean ibiltzen nintzen.
Luma asko erosi nituen urtetan eta denak ere kaskarrak, ez
zutenak ondo idazten...Bai paperak, bai lumak, beti asko zaindu
izan ditut...
-...nik orri zuriari ez diot beldurrik, nik beldurra izatekotan
diot hurrengo obrari, hurrengo obraren nondik-norakoak argitzen
zaizkidanean orduan orri zuriak ez nau beldurtzen, kontrakoa,
ezta?...
-...bi idazle mota edo bi jarrera nagusi ikusten ditut nik
literaturan. Idazle batzuk uste dute idazketa abentura bat
dela eta zentzu hortan abiatu beharra dagoela, eta ondo dago
egunero idaztea...baina beste batzuk esaten dute ez direla
idazten hasten bukaeraren berri duten arte, hau da, eskema
garbi garbi bat duten arte
|