| -...iruditzen zait
oso pesimista dela, galtzaileekin oso lotua...berak garbi
dauka galbidera goazela pertsona bezala, gizadi bezala, eta
orduan esaten du galbidera goazen bitartean behintzat ikasi
dezagun zerbait...gero ohartzen da ezetz, galbidera goazen
bitartean ezer ikasi ez arren gutxienez kontatu dezagun...azkenean
geratzen zaion sostengu bakarra bere pesimismo absolutu hortan
da kontatzea eta hori da bere liburuetan gehien estimatzen
dudan gauzetako bat, frakasatzeko predisposizio bat eskatzen
dio irakurleari...
-...iruditzen zait Hegoafrikak testuinguru bezala badaukala
abiapuntu tranpolin potente hori. Eman dezagun Hitlerren errejimenaren
pean bizitzen zirenak eta haien ondorengoek bizi duten erruduntasun
konplejo horren antzeko zerbait...oso desberdina izan arren,
bada testuinguru oso potente bat bai bizitzeko eta jakina,
horri buruz idazteko ere bai, baina iruditzen zait ez dela
hori bakarrik, hau da, Hegoafrikari buruz ezer ez dakien pertsona
batek ere ikaragarri estimatuko luke liburua nahiz eta ez
egin irakurketa politiko bat...
|