|
-...Gabriel Arestik definitzen zuen
Xabier Gereño inurritxoa bezala, iñurritxo ikaragarria...
langilea, hau da, bere txikitasunean, txikitasunean esan nahi
dut bere enpresaren edo ahalmenen pertsona bakarra baitzen,
baina oso langilea zen...
-...helburu bat jartzen zuenean helburu hori bete arte jo
eta ke lanean aritzen zen eta beti zegoen jendea elkartzen,
euskal gauzetarako indarrak biltzen. Ez zen batere zalaparta,
eztabaida eta elkar haserratzeko kontuen aldekoa, baizik eta
guztiz kontrakoa....
-...Literaturan ere izan du bere garrantzia eta hor ere nik
esango nuke antzeko lana egiten zuela, ez oso lan beharbada
disdiratsua, baina bai hasiberrientzat, euskarara hurbiltzen
zirenentzat...euskara errazaren kontzeptua oso ondo erabili
zuen Xabier Gereñok...Beti izan du garbi berak ez duela idazten
halako gutxiengo hautatu eta oso jakitunentzat, baizik eta
herritar normalentzat...
-...Xabier Gereñok euskara batua bultzatu zuen, ez halako
filologo edo literato baten ikuspuntutik, baizik eta logika
matematikotik. Bera nolabait enpresa gizona eta kontabilitate
munduakoa zen...argi eta garbi konturatzen zen ez zegoela
modurik Euskal Herrian dugun populazioarekin ez testu libururik
ateratzeko, ez nobela tirada haundiak ateratzeko...hizkuntza
eredu batu bat ez genuen bitartean. Eta alde horretatik nazio
kontzientzia eta utilitarismoaren ikuspegitik nik uste dut,
eutsi ziola euskara batuari eta bultzatu lehenengo momentutik,
eta arrazoia zuen gainera...
|