|
-...Berak antolatzen zituen
etxean egiten ziren ospakizunak. Antzezlanak idazten zituen
eta anai bakoitzari paper bat ematen zigun, bederatzi anai-arreba
ginen, eta bera apuntadore bezala egoten ze, hortaz arduratzen...
-...baina gerora ikusi dut, irakurrita bere olerkiak, kezka
asko zituela bere barruan: aberri zalea zela, euskara zalea
zela...kezka sozialak ere bazituen olerki batzuetan ikusten
den bezala...eta hor ezagutu dut beste anai bat...
-...bera frantsesa ikasten ari zen, ingelesa ere bazekien.
Guk Gipuzkoan bagenuen enpresa bat, baina berak enpresa baino,
uste dut bere helburua zela letrak, literatura edo klaseak
ematea...
|