-...niretzat itsasoak
txiki txikitatik izan du erakargarritasun handia eta batez
ere familiaren aldetik jaso nuelako itsasoaren xarma hori,
abenturazko egarri hori, batez ere nire amamaren aldetik...
-...gero nautika ikasketan egin nituen, eta poliki poliki,
bestalde baneukan beste zaletasun bat, literatura; eta lotu
nuen zaletasun hori zaletasun literarioarekin. Eta horrek
eraman ninduen “Haize kontra” liburua idaztera
eta hor bai, gaztaroko eta haurtzaroko irudi guzti hoiek biltzen
saiatzen naiz...
-...kontuan hartu behar dugu guri heldu zaigun itsasoari
buruzko ikonografia guzti hau erromantizismoaren ondorioa
dela...gero ordea itsaoa interpretatzeko modua aldatuz doa
poliki poliki...
|