-...nik uste dut Monterrosok
egin zuela kiribil bat, atzera pauso bat gero aurrera egiteko.
Mundu klasikora joan zen eta gero Cervantes eta Kafkaraino
heldu, eta orduan bere Hegoamerikako filtro guztiarekin bota
zuen bere literatur ariketa...
-...berak era askotako testuak idatzi zituen, ipuinaren ingurukoak,
ipuin, alegi mingotsak. Ipuin literario modernoak idatzi zituen
baina alegiak, fabulak berreskuratu zituen eta itxuraldatu.
Baina berarentzat denak literatur testuak ziren, onak edo
txarrak...
-...zehaztasuna aipatuko nuke nik. Borgesengatik aipatzen
da askotan, baina nik uste Monterrosorengan betetzen dela
benetan hori: “Berba bakoitza bere lekuan eta berbarik
ez soberan”...
|