-...dena dela, nik
uste dut autore adina joera daudela, etiketa hori jarri zaio,
absurdoarena, baina bakoitzarena nahiko joera desberdina da...
-...nahiz oso konkretuak diren Kafkaren piezak, badago hor
zerbait erabateko metafisikoa eta ez hain historikoa. Becketten
kasuan, esate baterako, koiuntura historikoa, bai Irlandarena
berarena eta bai izan dituen gerrarenak;... gizakiaren fisikotasun
hori gehiago ageri da.
-...Bide batez nik uste dut ez bakarrik desberdinak direla,
baizik hain idazle haundiak dira, hasi eta bukatu egiten dutela
bide bat. Nire ustez hoien imitazioa ezinezkoa da eta egiten
denean oso karikatura xelebrea ateratzen da...
|