- “Eneko Agerroa”
Jon Etxaideren laugarren eta azken nobela historikoa izan
zen, 1981ean argitaratua. 50. hamarkadan idatzitako nobelen
oinarri berean mantentzen da hontan ere.
- Jon Etxaiderengan eragin nabarmenena Domingo Agirreren nobelagintza
izan zuen.
- Etxaideren nobeletan azpimarratzekoa da konfliktoaren auzia.
Berak garrantzi handia eman zion honi eta Domingo Agirreren
nobelagintzan ez bezala, Etxaidek konfliktoa du ardatz.
- Nobela historikoa beti parekatu da best-seller fenomenoarekin.
Ez dakit horregatik ez ote dioten kritikoek kasu gutxiegi
egin. Azken urteetan aurreiritziak alde batera utzi dituzte;
errealitate eta fikzioaren harremana eta muga zein den eztabaidatzen
dute eta sarri fikzioa ez ote den egia bihurtzen ari galdetzen
dute.
|