-...Satrustegik elkartu
egiten zuen hizkuntza herriarekin...
- Batzuetan kutsu literarioarekin ere argitaratu zituen ipuinak,
beste batzuetan soilik bildu egin zuen. Eta Olentzero...pertsonai
mamitsu hori...neurri handi batean Satrustegiri zor zaio beste
hainbeste gauza bezala, bilketa haundia egin zuen...
- Seksu bideak...liburu hori da etnogragiako liburu bat, ezkontza,
bikote egitea, familiako bizimodua... eta horren barruan, harreman
sexualen gorabehera, eta horrek ematen duen kezkak, nahigabeak...
RICARDO
ARREGI DIAZ DE HEREDIA
-...Nik uste dut orain
hiriaren ezaugarri nagusia hori dela jendea leku askotatik etorri
izan dela bizitzera hona eta hiria osatu dutela era eraikitzen
ari direla...
-Bazen Gasteizi buruz topiko bat apaizen eta militarren hiria
zela...egia izango zen 50.hamarkadan... hiri hau da klase ertainaren
hiria, nik uste hori dela definizioa...
GERARDO
MARKULETA
-...fakultatera etorri
nintzen euskal filologia ikasten hasi nintzanean eta gero hemen
bizitzea erabaki nuenean...ba suertea izan dugu, hainbat lagun,
poeta, itzultzaile hilean behin elkarrekin biltzeko fortuna.
Nika uste horrek eragin positiboa izan duela guztiontzat...
-Hiri bezala, literatur agertoki bezala niri bereziki gustatzen
zait, baina ez dakit hain berezia den ere...
-Historia luzea daukan hiria da, esparru erdalduna izanik esparru
euskaldunetik oso gertu dago...etorkin ugari etorri da eta horrek
itxura multikolorea eman dio hiriari...eta nik uste hori guztia
etorriko dela literaturara hala edo hala.