Tropela izenaz bataiatu du Jon Alonso idazleak 31 eta 49 urte
arteko idazle multzoa. Ba ote da, “tropela”-ren
belaunaldia?
PAKO
ARISTI
-...Ni
ez nago batere ados teoria horrekin...literatura ez da ez karrera
bat ezta arrakasta baten bila hasten den bide bat, nire kasuan
behintzat...
-Nik uste bakoitzak hitzegin behar duela barruan daukan frustrazioari
buruz eta ez zabaldu frustrazio hori belaunaldi batera.
-Gure belaunaldia ez da izan hor agertu nahi izan duten bezain
frakasatua eta frustratua, gure baleunaldi hortako askori eman
diote Euskadi Saria...
-...gazte horrek 30 urte iraungo balitu hori da niretzat arrakasta
eta ez orain eman dioten sari bat...eta lehenengo bidetik goaz
gu.
-Nik sentitu dut Euskal Herrian bazegoela niretzako leku bat,
interes bat...horren aurrean nik ez dut beste ezer eskatzen
nik horrekin nahikoa det.
IBAN
ZALDUA
-...monografikoak dedikatzen
zaizkie behintzat narratiban idazle haundiei edo zaharrenei...eta
gero txanda pasa egiten da, halako multzo batean sartzen dira
35-45 urteen artean daudenak eta gero....monografikoak berriro
ere gazteen artean.
-Nik uste...sentsazio hori zabaldu egin da...giroan badago airetxo
bat, Alonsok esaten duen bezala.
-...uste dut batez ere kritikaren eta medioen, komunikabideen
ikuspuntutik atentzio gehiago zor izan zaiela berriei erdikoei
baino.
-Jarraitzen dugu izaten ...oso irakurle gutxi duen literatura
bat, Atxagarekin gertatu zen fenomenoa oso argia izan zen, eta
denok begiratzen dugun ispilua nahi ala nahi ez Atxagarena da...