-Arroztasunak
irauten du aireportutik hirira bitarteko taxi traiektuan...behin
hirira iristean ohartzen zara oharkabean pasatzen zarelaa eta
jende guztia arrotz den heinean, zu ere arrotz zarela baina
era berean bertako.
-Kaos horren barruan ....mundu guztiko laginak daude bertan,
zentzu guztietan, eta horrek ematen dio indar bat, ia ia sentitzen
dena han.
-Iruditzen zait 80.hamarkadatik aurrera giro sortzaile, potentzial
hori apaldu egin ote den. Hiri garbiago bat egin nahi izan da,
turismoari irekiagoa ez hain arriskutsua eta horrekin pixka
bat jeitsi da lehen zuen puntu basati eta ezusterako aproposa.
-Beti konparatzen den irrati batekin, dial batekin.....eta segun
zu ze ondatan zauden bat ibiltzen zera kale edo numero berdinen
inguruan.
-Hiriak efektu biderkatzaile bat dauka, pixkat deprimituta bazaude
hiriak irentsi egiten zaitu…
KIRMEN
URIBE
-Niretzat...Passolinik
ematen du New York-i buruzko definiziorik onena: mundua nolakoa
den hobekien erakusten duen hiria, onerako eta txarrerako.
-... zein estuak ziren espaloiak eta ez zegoela plazarik jendea
egoteko, ikaragarria zen hori, ez zegoen pausalekurik edo atseden
hartzeko tokirik. Ikaragarri harritu ninduen horrek eta zarata
ezak ere bai.
-Egun berean eguerdian ikusi genuen spot bat grabatzen modelo
batekin auto dotore batean, ....eta gero gauean ikus dezakezu
Brooklyn-eko poeta beltz bat esaten poesia dela geratzen zaigun
lurralde libre bakarra...