-Literaturaren
helburuetako bat da mugaziaren indarkeriari aurre egitea,
hori gertatzen denean sinbiosi xelebre bat gertatzen da irakurlearen
eta idazlearen artean.
-Hau kirolean ere gertatu izan da, adib: behin giroko etapa
batean elurra ari zuen......eta erdian azaldu zen....bere
lehen giroa irabazten Eddy Mercx. Mugaziaren bortxakeriari
aurre egin zion gizon horrek.
-Nik horrela uztartuko nituzke literatura eta kirola, zentzu
horretan.
-Denok daukagu pertenentzia zentzua indartu beharra, honek
eramaten gaitu identifikazioetara eta gero dator arketipoak
sortzea. Literaturan arketipo hoiek gertatu izan dira eta
kirolean ere ematen dira, adib: Roberto Laisekaren pedal golpeekin
bat egiten dugu...
-Eukal Herriaren tradizioan kirola oso lotuta egon da ahozko
literaturarekin, batipat herri kirola. Beste kirolek futbola,
pilota bera... ez dute behar beste presentzia izan. Azkenaldian
presentzia gero eta handiagoa hartzen ari da mendia.
AINGERU
EPALTZA
-Nik
uste dut literaturak dena islatzen duen bezala kirola ere
isladatu dezakeela.
-Kirola beti epikotasunarekin lotu izan da eta gaur egungo
literaturak neurri batean gehiago bilatzen du antiepikotasuna,
epikotasuna baino. Bedirudi ez dela sobera fido epikaz, heroiaz
eta nahiago dituela antiheroiak.
-Neurri batean kirola interesgarria baldin bazait batez ere
da zerbaiten frakasoa izaten ahal den neurrian, edo kirola
bere goi mailara iristen ez den neurrian. Interesgarriagoa
da ahalegintzen den kirolaria eta ailegatzen ez dena ailegatzen
dena baino.
-Aintzinetik, joku olinpikoetan ere baziren beren poetak,
garaipenak kantatzen zituztenak, gure artean ere izan dira:
Etxepareren kronikak pilota partiden gainean, Orixek herri
kirolaren apologia egiten du.....
-Baina gero hori euskal literaturan ez da hain nabarmena,
ze badirudi denok oso intelektual jokatu nahi dugula edo itxurak
egin behintzat, dirudi hain gauza herrikoia dena jende guztiak
maite duen gauza bat guk ezin dugula maite .
JOSE
MARIA ISASI
-....gertatzen
dena da normalean idazleak kirolaz ez beste mila gauzetaz
arduratzen direla lehenago eta idazleak ez badauka benetako
kezka hori bere barruan ba....idazleak ezagutzen ez badu gai
horren mamia, kasu honetan kirolaren mamia, ezin du istorio
on bat sortu.
-Idazleak kantatu egin ditu kirolarien garaipenak baina kanta
horietan benetako gaia ez da kirola izan, amets baten aldeko
borroka baizik.
-Baina nire iritziz kirolaren mamia ez dago garaipen baten
aldeko borrokan bakarrik, niretat askoz gehiago da, niretzat
interesgarriena zaleen papera da zergaitik duen kirolak hainbeste
garrantzi bere bizitzetan.