-Badu bertute bat, liburu hau eredugarri egiten duena:
liburu funtzionala dela, funtzio komunikatibo baterako sortutako
liburua eta funtzio komunikatibo hori ez ahazteak ez dakarrela
derrigorrez 2.mailako literatura.
-Abilidade literarioa dago lehendabiziko irakurketa horri
ondo eutsi eta gainera beste maila horiek nahi duenarentzat
han uztea, traba egin gabe. Nire ustez liburua eredugarria
da alde guztietatik.
-Kultura postmodernoa esaten zaion hori daukagula “Walt
Disneytua”, kentzen zaizkio zorrotzak edo latzak izan
daitezkeen aldeak eta uzten da bakarrik aise asimilatu daitekeena.
-Lehenengo irakurketan pertsonaje bitxien galeria bat da,
etengabekoa, baina 2.irakurketan nik uste badagoela hitz joku
hoien barruan kritika sozial dexentea botereari egindakoa
eta jolas logiko bat.
XABIER
ROJO
-Ezin
ahaztu Lewis Carroll matematika irakaslea zela, eta bai “Alicen
abenturak”, karta jokuetan oinarritua eta “Alice
ispiluan barrena”, xake jokuan oinarrituta, badagolako
logika bat.
-Adib: Gulliverren bidaietan askoz ere kritika sozial handiagoa
dago, erregimenaren kontrakoa, hemen ez da hain inportantea,
dibertimendua da garrantzitsuena, ze sorrera ere horrela izan
zen, bidai batean eskatu ziotela istorio bat kontatzeko, entretenitzeko,
nik uste hori dela liburuaren balioa.
-Alicen abenturak liburuaren gainean dagoen irudia da haur
txikientzako liburua dela eta hori gezurra da, Walt Disney
eta antzeko produktuen bidez erabat deskafeinatuak etorri
zaizkigulako, gauza asko kendu zaizkie eta geratu dira sinple
sinple, kolorerik gabeko istorioak dira.
-Badaude hitz joko asko, anekdota asko....gaur egun baztertuak
izan direnak arintasun baten bila.
-Alicek ez dauka kokapen konkretu bat garai konkretu batean.
Gaur egun ere duela 100 urte bezain berria da liburu hau.
MANU
LOPEZ GASENI
-Lewis
Carrollek paseo batean kontatutako istorio batean oinarritu
zen Alice lurrazpian izeneko 1go bertsioa. Honek lagunartean
izan zuen arrakastaren ondorioz ezagutzen dugun bertsio kanonikoa
idatzi zuen, Alicen abenturak lurralde miresgarrian izenekoa.
-Esango nuke garaiak agintzen duela,
haur literaturan zehar jomugatzat jo izan diren liburuak dela
Peter Pan edo Alice edo beste... gaur egungo ikuspuntutik
begiratuta umeei luzeegiak, astunak iruditzen zaizkie baina
hori garaiaren kontua da, baina horrek ez dio kentzen benetako
balio literarioa liburuari.
-Beharbada oraingo ikuspuntutik begiratuta egin beharko genuke
umeentzako bertsio horren itzulpena ere, Alice haurrentzat.