-Bar
bat tabernaren estilizazio urbanoa da. Bar izena hartzen du
hiriek baserri kutsua gainetik kentzen dutenean.
-Taberna sozialagoa eta itxiagoa da. Bar bat ordea indibidualismoaren
semea da, irekiagoa.
-Niretzat bar bat inspirazio iturria da, bizitzaren mikrokosmoa
baita.
-Nire poema erdiak tabernetan gertatzen dira, tabernetan ibiltzen
den jendeari gertatzen zaizkio.
-Nire inspirazio iturririk handiena da, taberna eta hiria,
berau taberna handi bat baita.
PAKO
ARISTI
-Lehen,
XX.mende hasieran idazleek hotza pasatzen zutela etxean eta
taberna haientzat zen bero egoteko lekua. Taberna hotzaren
aurkako babes beroa zen.
-Niretzat gaur egun taberna de jendea ikusteko, jendea aurkitzeko
leku bat, nolabait lurrera jeisteko tokia. Gainera kalkulatzen
duzu zein tabernatan nor egongo den, taberna bakoitzak bere
parrokia dauka.
-Niretzat barra beti izan da lagunekin egoteko, hitzegiteko
motibo bat, ez zait gustatzen bakarrik egotea, neure burutazioekin
bakarrik.
PADDY
REKALDE
-Taberna
bat idazle batentzat gauza asko izan daitezke: idatziko dituen
istorioen sorlekua edo istorio hoiek idatzi eta gero lasaigune
bat.
-Euskal Herrian tabernek beti izan dute garrantzi haundia
harremanen kontuan, eguneroko gora-beheren topagune edo izan
dira.
-Historian zehar egon dira momentuak, Bilbon La Concordian
Aresti eta ingurukoak biltzen ziren, eta gero Pott bandakoak
Sarri, Bernardo Atxaga...Iñakiren tabernan...Uste dut
hori joera bat zela idazle batzuendako, ze badago beste hamaika
idazle euren istorio propioa jarraitu dutenak.
- Gaur egun ez dago joera hori, tabernak literaturan uste
dut galdu duela momentu baten zuen garrantzia baina aldizkarien
inguruko jendeak oraindik jarraitzen du tabernetan biltzen.