|
-Alor
guztietan sartu zuen eskua, baina inon ez zen berezitu, astronomian
agian. Haren sona galdu egin zen orain gutxi arte.
-Euskalzalea zen eta arbasoetatik abertzalea
zen nahiz eta kultura aldetik gehiago politikatik baino.
-Poesiaren maila ez zuten asko goratu olerki
lehiaketak, baina giroa sortu zen behintzat. XIX. mendearen
lehen zatian ez da lan onik ezagutzen, bigarrenean bai. Trebetasuna
sortu zen.
-Abaddia euskal kultur mugimenduaren aita
bezala ikusten dut. Campion ere baina honek politikan denbora
gehiago eman zuen.
-Abbadiaren oroitzapena ez zen hedatzen. Modu
onena pastorala idaztea zela pentsatzen nuen.
-Hegoaldean Lore jokoak berpiztu egin
ziren, Deba, Markina, Durangon... Abbadiaren altxorra berreskuratu
dugu.
|