|
-Lingua
Vasconum Primitiae liburutik bertatik agertzen dira sexuarekiko
eta berau zein gozagarri izan daitekeenaren printzak. Erdi
Aroan askoz ere libreago bizi zituzten gai hauek; gero Trentoko
kontzilioa etorri zen eta asko gogortu zen elizaren jarrera.
-Fray Bartolomeren testuak adibidez
oso bero jar zaitzake
-Genero erotikoaren “eginkizuna”
irakurlea asaldatzea, berotzea da, imajinazioa sutan jartzea.
Hori lortzeko literatura ona idatzi behar da, ezustea, presible
ez izatea, sexu harreman ezberdinak eta leku ezberdinetan
izatea.
-Mirande izan da gehien eta ongien
idatzi zuena bai literaturan eta bai poesian. Pornografikoak
diren pasarte gordinak daude bertan.
-Horrelako obra bat idazteko
tentazioa askok izan dute, baina lotura ere izan dute ea besteek
zer pentsatuko ote duten. Gainera erotikoarena subgenero kutsua
dute.
|